2016/12/28

Urte berri on!







Oharkabean badatoz
abenduko azken egunak,
eta gogoan ditugu
urteak eman dituenak.
Asko ta asko izan dira
aurtengo gertakizunak,
batzuetan gauza alaiak 
 eta besteetan iluna.
Baina albora ditzagun
betiko karga astunak,
ta etxekoekin batera
gozatu ospakizunak
lekua har dezatela
bake eta maitasunak.
Besarkada bat bihotzez
Urte berri on lagunak

                                                                            (Kirmen Uribe)


[...]

2016/12/22

Foraltasuna: iragana eta oraina / La cuestión foral ayer y hoy


Eusko Legebiltzarrak kaleratutako liburu berri honek Foraltasuna: iragana eta oraina jardunaldian aurkeztutako ekarpenak biltzen ditu.  Escudo de la mas constante fe y lealtad lanaren aurkezpena zela eta, Legebiltzarrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak topaketa bat antolatu zuten, Legebiltzarrean bertan, 2016ko urtarrilaren 26an.

Foraltasunaren inguruko hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldi hark hainbat espezialistari aditzeko aukera eman zigun.  Han, foraltasunaren historiari eta orainari buruz hitz egin zuten, eta egungo Euskal Herrirako baliogarriak ditugun hausnarketak ere egin zituzten:

Iraganetik ikasten dugu zer lotura zuen foruzaletasun klasikoak bere garaiko pentsamendu politikoarekin. Eta, gainera, nolako kanpo-eragina izan zuten gure foruek beste eskubide batzuetan.
Orainaldiari buruzkoak dira, berriz,  gogoeta hauek:  foruen berrespena eta nazionalitateek Konstituzioan duten aitorpena; eta paktismoa foruzaletasunaren muina eta autogobernua garatzeko tresna izatea. Horrek aukera ematen digu geroari buruz hausnarra egiteko, etorkizunera itzultze moduan.

Eta, orain, Legebiltzarrak batu ditu hausnarketa horiek guztiak aurkezten dugun liburu honetan.


Foraltasuna: iragana eta oraina
Vitoria-Gasteizen 2016ko urtarrilaren 26an egindako jardunaldia
La cuestión foral ayer y hoy 
Jornada celebrada en Vitoria-Gasteiz el día 26 de enero de 2016

Vitoria-Gasteiz : Eusko Legebiltzarra = Parlamento Vasco, 2016.

ISBN 978-84-939774-5-0


Esta publicación recoge las intervenciones de los participantes en la jornada titulada La cuestión foral ayer y hoy que, con motivo de la presentación la nueva edición de la obra Escudo de la más constante fe y lealtad, organizaron conjuntamente el Parlamento Vasco y la Universidad del País Vasco.

El encuentro, celebrado en 26 de enero de 2016 en la Cámara vasca, reunió a diversos especialistas que debatieron y reflexionaron acerca de la foralidad.

Versan estas reflexiones sobre el pasado: la relación del fuerismo clásico con el pensamiento político de su tiempo, y la repercusión exterior que sobre otros derechos tuvieron nuestros fueros. Y también sobre el presente: la confirmación de los fueros y el reconocimiento de las nacionalidades en la Constitución, el pactismo como esencia de la foralidad y herramienta de desarrollo del autogobierno, que nos permite pensar en el porvenir, a modo de un regreso hacia el futuro.

Ahora todas ellas se reúnen en esta obra recién publicada por el Parlamento Vasco que aquí presentamos.

[...]

2016/12/19

Langileen deskonexio digitalerako eskubidea Frantzian / Derecho a la desconexión digital en Francia


I. - L'article L. 2242-8 du code du travail est ainsi modifié :
1° Le 6° est complété par les mots : « , notamment au moyen des outils numériques disponibles dans l'entreprise ; »
2° Il est ajouté un 7° ainsi rédigé : « 7° Les modalités du plein exercice par le salarié de son droit à la déconnexion et la mise en place par l'entreprise de dispositifs de régulation de l'utilisation des outils numériques, en vue d'assurer le respect des temps de repos et de congé ainsi que de la vie personnelle et familiale. A défaut d'accord, l'employeur élabore une charte, après avis du comité d'entreprise ou, à défaut, des délégués du personnel. Cette charte définit ces modalités de l'exercice du droit à la déconnexion et prévoit en outre la mise en œuvre, à destination des salariés et du personnel d'encadrement et de direction, d'actions de formation et de sensibilisation à un usage raisonnable des outils numériques. »

II. - Le I du présent article entre en vigueur le 1er janvier 2017.

Frantziako lan-erreformarako legearen 55. artikuluak langileen deskonektatzeko eskubidea aitortu du, lan-merkatua ingurune digitalera moldatzeko asmoz. Artikulu hori 2017. urtea hastearekin batera egongo da indarrean. Izan ere,  Frantziako Asanblea Nazionalak 2016ko abuztuaren 8an onartutako legeak  langileei lanorduetatik kanpo enpresarekiko deskonexio digitala izateko eskubidea bermatuko zien 2017. urtea hastearekin batera.  Eskubide sortu-berri hau indarrean jartzeko, “Loi El Khomri” deitutako  legeak  aipatzen du nagusiek emandako gailu elektronikoek, besteak beste, estresa eta bourn out sindromea pairatzeko arriskua  areagotzen duela.
  • Lanetik kanpo ez, mesedez artikulua berria.eus webgunean ikusi


A partir del 1 de enero de 2017 entrará en vigor el artículo 55 de la reforma de la Ley laboral francesa, aprobada el pasado 8 de agosto, que reconoce el derecho del trabajador a la desconexión electrónica con la empresa fuera del horario de trabajo.  La nueva ley, contiene algunas novedades  interesantes en materia de adaptación del mercado laboral al entorno digital, como el Derecho a la desconexion (Droit à la déconnexion), que entrará en vigor el 1 de enero de 2017. Para introducir este derecho de nuevo cuño, la Ley,  conocida como  “Loi El Khomri”, hace referencia a la presión que los dispositivos digitales proporcionados por el empresario imponen sobre los trabajadores, aumentando su riesgo de stress y de situaciones de bourn out.

[...]

2016/12/14

Parlamentarios y redes sociales


El uso de Facebook por parte de los ciberparlamentarios españoles
Autores: Jesús Díaz-Campo, Francisco Segado-Boj
Revista:  Chasqui. Revista Latinoamericana de Comunicación, nº 130 (2016)

Laburpena.
Sare sozialak gero eta garrantzitsuagoak dira gure bizimoduan, baita komunikazio politikoan ere. Artikulu honek aztertzen du nola erabiltzen duten Facebook Espainiako politikari aipagarrienek. Horretarako, sare sozial honetako haien profiletan argitaratutako mezuak ikertu dira. Emaitzek adierazten dute erabiltzaileekiko interakzioa oso txikia dela, ekitaldiak antolatzearekin batera sareko aktibitatea areagotzen dela, eta jarraitzaile gehiago izateak ez duela berez ekartzen interakzio handiagoa profil jakin batean.




Resumen
Las redes sociales desempeñan un papel cada vez más importante en el área de la comunicación política. Este artículo analiza el uso de la red social Facebook por parte de los principales políticos españoles. Para ello se analizan los mensajes publicados en sus perfiles en esta red social. Los resultados muestran que la interactividad con los usuarios es mínima, que la celebración de eventos destacados provoca un aumento de la actividad y que el hecho de contar con un mayor número de seguidores no se traduce necesariamente en una mayor interactividad en el perfil.
Aipamena / Cita:
DÍAZ-CAMPO, Jesús; SEGADO-BOJ, Francisco. El uso de Facebook por parte de los ciberparlamentarios españoles. Chasqui. Revista Latinoamericana de Comunicación, [S.l.], n. 130, p. 365 - 379, jun. 2016. ISSN 1390-924X.
Gai honi buruz kontsulta daiteke / Sobre este tema también puede consultarse: 
Álvarez Sabalegui, D. y Rodríguez Andrés, R. Parlamentarios 2.0: presencia y actividad de diputados y senadoresespañoles en las redes sociales. En: Rafael Rubio Núñez (coord.). Parlamentos Abiertos. Tecnología y Redes para la democracia. Madrid: Congreso de los Diputados, 2014, pp. 235-276






[...]

2016/11/29

Housing First

Tradizionalki, etxegabekoen fenomenoa ulertu izan da gizarte-politikaren arloko gai baten modura, betiere ostatu hartzeko berezituriko baliabideen bidez soluzioak bilatuz (aterpea, tutoretzapeko pisuak, pentsioak eta ostatuak). Joandako urteotan, etxebizitzak gero eta rol nabarmenagoa hartu du etxegabekoen fenomenoa desagerrarazten laguntzeko. Testuinguru horretan, arazo horri aurre egiteko gero eta gehiagotan erabiltzen da Housing First eredua. Housing Firstek Ameriketan du jatorria. Esku-hartze goiztiarra etxebizitzaren arloan gauzatzen da: ordainerrazak diren etxebizitzak eskuratzeko aukera ematen zaie, eta, horrez gain, sostengu sozial eta sanitario intentsiboa eskaintzen zaie. Bere arrakasta ikusita, Europar Batasuneko herrialde batzuetan hartu dute eredu hori etxegabetasuna desagerrarazteko. Baina badira aldeak hango eta hemengo estrategiaren artean: Europan kontzeptu zabalago dago eta aukera gehiago eskaintzen da.


Tradicionalmente, se ha abordado el fenómeno del sinhogarismo como una cuestión de política social, buscándose soluciones a través de dispositivos especializados de alojamiento (albergues, pisos tutelados, pensiones y hostales). Pero en los últimos años ha ido creciendo la importancia del papel de la vivienda en la erradicación del sinhogarismo, siendo cada vez mayor la atención que se le está dando al modelo Housing First (HF) como solución a este problema.  

Se trata de un enfoque habitualmente contrapuesto a la visión tradicional (Continuum of Care o modelo “en escalera”), surgido en Estados Unidos a principios de los años noventa, por la organización Pathways to Housing. Esta entidad se dirigía exclusivamente a trabajar con personas sin hogar con problemas de toxicomanías y/o que padecen trastornos de salud mental. El modelo se basa en una intervención temprana en vivienda, proporcionando viviendas asequibles y permanentes a personas que vienen directamente desde la calle o desde dispositivos de emergencia, ofreciendo un apoyo social y de salud intensivo. 

El éxito de esta estrategia ha hecho que numerosos países de la Unión Europea la hayan incorporado –con un concepto más amplio y con muchas variantes- como su línea principal de estrategia de erradicación del sinhogarismo.



Informazio gehiago gaiari buruz / Más información sobre el tema:

[...]

Liburu berria: Federalismo fiskala eta Kontzertu Ekonomikoa / Nuevo libro: Federalismo fiscal y Concierto Económico

Eusko Legebiltzarrak, Kontzertuaz dakiguna sakontzen jarraitzeko asmotan, hirugarren mintegia egin zuen 2016ko urtarrilaren 21ean eta 22an, izenburu honekin: “Federalismo fiskala eta Kontzertu Ekonomikoa. Zuzenbide konparatutik egindako hurbilketa”.

Mintegi hauen bidez, Legebiltzarraren asmoa da bai tresna bera bai haren funtzionamendua ezagutaraztea. Izan ere, Kontzertu Ekonomikoa oso ezezaguna da, nahiz eta giltzarria izan gure autogobernua eraikitzeko, baita euskal gizartearen ongizatea eraikitzeko ere.

III. mintegi honetan, honako bi gai hauek aztertu ziren: batetik, munduan dauden federalismo fiskaleko sistemak (Suitzako, Amerikako Estatu Batuetako eta Eskoziako kasu zehatzak); bestetik, Espainiako sistema komuna, eta hark sistema itunduarekin dituen parekotasunak eta desberdintasunak. Eta, bukaera gisa, Kontzertu Ekonomikoaren oraingo egoerari buruzko  aurkezpen bat egin zen. Orain, argitalpen honekin, hausnarketa horiek guztiak bildu nahi ditugu.


Kontzertu Ekonomikoari buruzko III. mintegia / III Seminario sobre el Concierto Económico
Federalismo fiskala eta Kontzertu Ekonomikoa : zuzenbide konparatutik egindako hurbilketa : [Vitoria-Gasteizen 2016ko urtarrilaren 21an eta 22n egindako III. mintegia ]
Federalismo fiscal y Concierto Económico : una aproximación desde el derecho comparado : [III Seminario celebrado en Vitoria-Gasteiz los días 21 y 22 de enero de 2016]
Vitoria-Gasteiz : Eusko Legebiltzarra = Parlamento Vasco, 2016. (Txosten eta agiriak bilduma. Maior saila = Colección Informes y documentos. Serie maior ; 21)
ISBN 978-84-939774-5-0

El Parlamento Vasco, con la intención de seguir profundizando en el conocimiento del Concierto, celebró en la propia Cámara, la tercera edición del  Seminario sobre el Concierto Económico bajo el título de “Federalismo fiscal y Concierto Económico. Una aproximación desde el derecho comparado" los días 21 y 22 de enero de 2016.

El Concierto Económico no deja de ser un gran desconocido pese a ser la piedra angular sobre la que se construye nuestro autogobierno y por lo mismo, el bienestar de la sociedad vasca. Por medio de estos Seminarios el Parlamento busca dar a conocer este instrumento y su funcionamiento.

En estas terceras jornadas se analizaron estos dos aspectos: por una parte, los sistemas de federalismo fiscal en el mundo (concretamente los casos de Suiza, Estados Unidos de América y Escocia); por otra parte, el sistema común español y sus similitudes y diferencias con el sistema concertado. El seminario culminó con una presentación sobre la situación presente del Concierto Económico.  Ahora, esta publicación recoge el conjunto de todas aquellas reflexiones.


[...]

2016/11/22

Emilio Guichot: Límites y obstáculos en el acceso a la información y documentación

 
Dagoeneko eskuragarri dago Red_Parlamentako Administratzaileen  6. Batzarra zela-eta Emilio Gichotek Andaluziako Parlamentuan emandako  hitzaldiaren aurkezpena.

Mugak eta oztopoak informazioa eta dokumentazioa eskuratzeko eta zabaltzeko



Presentación de la conferencia ofrecida por Emilio Gichot en el Parlamento de Andalucía con motivo de la 6ª Asamblea de Administradores  de  Red_Parlamenta
Límites y obstáculos en el acceso a la información y documentación 


[...]

2016/11/21

Legebiltzarraren liburutegiko Aurkibideen buletina / Boletín de sumarios de la biblioteca del Parlamento Vasco


Legealdi berriarekin batera, Azterlanen Zuzendaritzak Aurkibideen buletina aurkeztu du. Argitalpen berri honek Eusko Legebiltzarreko liburutegian jasotako aldizkari espezializatuen aurkibideak biltzen ditu.  Zerbitzu berri honekin gure erabiltzaileei eskaini nahi dugu bide errazago bat liburutegiko aldizkari bilduma  kontsultatzeko, bereziki Dialneten ez dauden aldizkariak.


Zer eskaintzen du Aurkibideen buletinak?
Liburutegian hilero jasotzen diren aldizkari espezializatuen aurkibideetarako sarbidea.  Zerbitzu honetatik kanpo geratuko dira informazio- eta gaurkotasun-aldizkariak.
Ahal dugun neurrian, zuzenean bideratuko dugu erabiltzailea Dialneteko aurkibidera. Alea edo aldizkaria bera datu-base horretan egon ezean, dagokion  plataformarako esteka edo aurkibidearen kopia digitala eskainiko dugu.

Zer eragin izango du produktu berri honek Dialneteko alertak jasotzen dituzten Legebiltzarreko erabiltzaileengan?
Aurkibideen buletina eta aldizkarien alertak bi zerbitzu desberdin dira, baina osagarriak aldi berean:
  • Buletinak biltzen ditu Legebiltzarreko liburutegira iristen diren aldizkari espezializatu guztiak;  alertak, ordea,  pertsonalizatuak dira, eta erabiltzaileek nahi dituzten tituluak aukera ditzakete.
  • Dialneten aukera dugu aldizkari gehiago kontsultatzeko, baina buletineko argitalpen guztiak ez daude sartuta Dialnet datu-base honetan. 
Nola lortu artikuluen testua?
Erabiltzaileek bere intereseko artikuluen kopia eskatu ahalko dute aldizkariak@legebiltzarra.eus helbidean, Dokumentuak eskuratzeko zerbitzuaren bidez.

Non aurkituko dituzu Aurkibideen buletinak
Aukibideen buletinak Dokumentazio atarian, Liburutegia > Aldizkariak atalean eskura izango duzu sarbidea.
 
Con el inicio de la nueva legislatura la Dirección de Estudios presenta el Boletín de Sumarios, nueva publicación que recogen los índices de las revistas especializadas recibidas cada mes en la Biblioteca del Parlamento Vasco.
Con este nuevo servicio pretendemos facilitar a nuestros usuarios la consulta de la colección de revistas de la biblioteca y difundir, especialmente,  los títulos que no se encuentran en Dialnet.



¿Qué ofrece el Boletín de Sumarios? 
Acceso a los índices de las revistas especializadas que se reciben mensualmente en la biblioteca de la Cámara. No se recogen las revistas de información ni de actualidad.
Siempre que sea posible se proporcionará enlace al sumario en Dialnet; si el ejemplar o la propia revista no están incluidos en esa base de datos se ofrecerá acceso a otras plataformas o a la copia digital del índice.
 

¿Cómo afecta este nuevo producto a los usuarios de alertas Dialnet del Parlamento Vasco?
El Boletín de sumarios no sustituye a las alertas de revistas de Dialnet. Son servicios diferentes aunque se complementan:  

  • El boletín incluye las todas revistas especializadas que se reciben en el Parlamento Vasco durante el mes correspondiente;  las alertas, sin embargo,  son personalizadas, por lo que únicamente llegan al buzón del usuario los títulos que haya seleccionado previamente.
  • A través de Dialnet se accede a un mayor número de títulos, pero en el Boletín de Sumarios se encontrarán algunas las revistas que no  pueden consultarse allí. 
¿Cómo solicitar copia de los artículos de interés?
Los usuarios podrán solicitar copia electrónica del texto de los artículos de interés a través del Servicio de obtención de documentos
(aldizkariak@legebiltzarra.eus)

¿Dónde se pueden localizar el Boletín de Sumarios?
El enlace a los Boletines de sumarios  pueden localizarse en el Portal de Documentación,  en el apartado
Biblioteca > Revistas

[...]

2016/11/17

Desigualdades socioeconómicas en la mortalidad de la Comunidad Autónoma del País Vasco


 
Evolución de las desigualdades socioeconómicas en la mortalidad en áreas pequeñas de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Autor: Imanol MONTOYA ARRONIZ
Tesis Doctoral 2015. EHU/UPV

Director: Petr Mariel Chladkova


Labupena
Lan honek desberdintasun sozioekonomikoaren bilakaera aztertu du, baita horrek zein eragin duen Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde txikietako heriotza-tasan ere. Horretarako, bi denbora-tartetan (1996-2001 eta 2002-2007) heriotza-eragile nagusiak ikertu ditu, gizonezkoak eta emakumezkoak bereizita. Ikerketak agerian jarri du desberdintasun sozioekonomikoak eragin nabarmena izaten duela bai heriotza-tasan, bai heriotza-eragile nagusietan , eta, gainera, eragin hori iraunkorra dela. Lortutako emaitzen arabera, desberdintasun sozioekonomikoak heriotza-tasan duen eragina iraunkorra da aztertutako bi denbora-tarteetan, eta eragin hori handiagoa izan da gizonezkoetan emakumezkoetan
baino.

Resumen
El análisis de la distribución geográfica de la salud en áreas pequeñas es útil para generar hipótesis etiológicas, estudiar el papel de los factores de riesgo, y servir de guía para la planificación sanitaria. El presente trabajo ha analizado la evolución de las desigualdades socioeconómicas en la mortalidad en áreas pequeñas de la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV).
Para ello ha estudiado la asociación entre la mortalidad y la privación socioeconómica en dos períodos de tiempo (1996-2001 y 2002-2007) y el cambio que ha habido entre los dos períodos, separadamente para los hombres y para las mujeres en las secciones censales de la CAPV. Se ha analizado tanto la mortalidad general como las principales causas de mortalidad.
Este estudio ha puesto de manifiesto la existencia y persistencia de desigualdades socioeconómicas relevantes en la mortalidad general y en varias de las principales causas de mortalidad en la CAPV por áreas pequeñas, tanto para los hombres como para las mujeres. Dichas desigualdades difieren según la causa de mortalidad y el sexo. Según los resultados obtenidos, la asociación entre las desigualdades socioeconómicas y la mortalidad se ha mantenido en los períodos de tiempo estudiados 1996-2001 y 2002-2007. Además la magnitud de la asociación es mayor para los hombres que para las mujeres y esto se traduce en un mayor impacto en el número de muertes atribuibles a las desigualdades socioeconómicas en el caso de los hombres.
[...]

2016/11/09

Nieves González: Rastreo y reputación de la huella digital de los representantes políticos

Red_Parlamentaren 6. Asamblada zela eta, Nieves Gonzalezek Rastreo y reputación de la huella digital de los representantes políticos izeneko hitzaldia eman zuen Andaluziako Parlamentuan, jardunaldi profesional irekia. 



Conferencia de Nieves González en el Parlamento de Andalucía sobre Rastreo y reputación de la huella digital de los representantes políticos, presentada en la Jornada profesional celebrada  en el Parlamento de Andalucía con motivo de la Asamblea de Administradores de Red_Parlamenta.



http://es.slideshare.net/nievesglez/identidad-y-reputacion-digital-en-el-parlamento-de-andalucia


[...]

2016/11/02

Las nuevas Leyes del Procedimiento Administrativo Común y del Régimen Jurídico del Sector Público [infografía]

Arazo asko daude Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko lege berriak ezartzeko. Infografia hauek, Montse Carpiok egindakoak, lagungarriak izan daitezke datozen  egunotan Legebiltzarrean egingo duten “Cambio de modelo en el funcionamiento de la administración, leyes 39 y 40” izeneko ikastaroari begira.

Las nuevas Leyes del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas y del Régimen Jurídico del Sector Público plantean numerosos problemas para su implantación.

Estas infografías, elaboradas por Montse Carpio para el especial de El Consultor de los Ayuntamientos, pueden ayudar a una primera aproximación a las mismas, de cara al curso sobre “Cambio de modelo en el funcionamiento de la administración, leyes 39 y 40” para la administración parlamentaria que tendrá lugar en el Parlamento Vasco los próximos días.


Autor / Egilea: Monste Carpio 
 
http://pdfs.wke.es/7/5/8/0/pd0000107580.pdf


 
Video: basado en la infografías de Montse Carpio
Bideoa: Montse Carpioren infografiez egindakoa




[...]

2016/10/28

Red_Parlamenta: administratzaileen Batzarra / Asamblea de administradores de Red_Parlamenta

Red_Parlamenta estatuko parlamentu autonomikoetako dokumentazio-zerbitzuen lankidetzarako sarea da, eta urtean behin egiten du bere urteroko batzarra

Aurtengo edizioa, seigarrena, Andaluziako Parlamentuari dagokio antolatzea. Beraz, Sevillan bilduko gara azaroaren 7an eta 8an 17 Parlamentu autonomietako ordezkariak.

Topaketa aprobetxatuz, jardunaldi profesional irekia ere antolatu da gure arloko lanarekin zerikusia duten hainbat gai lantzeko:
- Parlamentuko informazioa eta dokumentazioa nola eskuratu eta zabaldu
- Ordezkari politikoen aztarna digitalari nola jarraitu
- Erabiltzaileek nola baloratzen dituzten informazio hori eskuratzeko zerbitzuak


 Red_Parlamenta, la red de intercambio y colaboración de los servicios de documentación de los parlamentos autonómicos, como viene siendo habitual celebra en otoño su asamblea anual de administradores.

En su sexta edición, el Parlamento de Andalucía ejerce de anfitrión de la Asamblea de Administradores  que tendrá lugar los días 7 y 8 de noviembre de 2016, y que reunirá en Sevilla a los representates de los 17 parlamentos autónómicos.
 


En esta ocasión, la Asamblea vendrá precedida de una jornada abierta de ponencias y mesa redonda en las que se tratarán temas relacionados con el ámbito de la documentación:  
- Acceso  y difusión de la información y documentación parlamentaria 
- El rastreo y reputación de la huella  digital de los representantes políticos 
- Las expectativas de los usuarios y los resultados obtenidos en la demanda de información parlamentaria 
[...]

2016/10/25

"La buena muerte". Reportaje sobre la eutanasia [bideoa / vídeo]

Pasa den legealdian, Bizitzaren amaierako prozesuan pertsonen eskubideak eta duintasuna ziurtatzeari buruzko lege-proposamena eztabaidatu zuten Legebiltzarrean, eta legealdiaren bukaeran onartu zuten izen bereko legea (11/2016 Legea, uztailaren 8koa)

Ganberako eztabaida haren ildotik, Heriotza duinari buruzko gaia ireki dugu blogean.

Hori dela eta,  La buena muerte izeneko erreportajea ekarri dugu Espainian eutanasiak duen  egoerara hurbiltzeko. Salvados programan (La Sexta katean) Jordi Evolek aurkeztutako erreporteje horrek aukera ematen digu eutanasia ikuspuntu ezberdinetatik ezagutzeko, gaiarekin zerikusia duten hainbat laguni egindako elkarrizketen bidez: 
  • Carlos Martínez, AEAk (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa) jotako gaixoa
  • Marcos Ariel Hourmann doktorea, eutanasia aplikatzeagatik Espainiako lehen zigortua
  • Marcos Gómez doktorea, medikuntza aringarrietan aditua
  • Fernando Marín, Duintasunez hiltzeko eskubidea elkartekoa
Erreportajea ikusi (www.atresplayer.com)



En la pasada legislatura se debatió en el Parlamento la proposición de ley de Garantía de los derechos y de la dignidad de las personas en el proceso final de su vida, y finalmente el 8 de julio se aprobó la ley (Ley 11/2016, de 8 de julio) .

Con motivo de la tramitación de la iniciativa en la Cámara abrimos el tema de la Muerte digna en el blog.

Continuando  esta línea temática traemos el reportaje del programa Salvados titulado La buena muerte, emitido en 23 de octubre en La Sexta. Jordi Évole nos acerca a la problemática de la eutanasia en España, aportando los diversos puntos de vista de los entrevistados:
  • Dr. Marcos Ariel Hourmann, primer condenado en España por aplicar una eutanasia
  • Carlos Martínez, enfermo de ELA
  • Dr. Marcos Gómez doktorea, un referente de la medicina paliativa en España
  • Fernando Marín, de la Asociación Derecho a Morir Dignamente (DMD)

Ver el reportaje (www.atresplayer.com)

[...]

2016/10/19

Baliabide dokumentalak Eusko Legebiltzarreko webgunean / Los recursos documentales en la web del Parlamento Vasco


Azterlanen Zuzendaritzak legebiltzarkideei, Legebiltzarreko organoei eta administrazioko langileei laguntza dokumentala ematen die, Eusko Legebiltzarrean beren lanari aurre egiteko behar duten informazio zientifiko eta teknikoa jaso dezaten. Horretarako,  informazio-baliabideak eskuratu eta zabaldu ditugu erakundearen webgunean, honako atal hauetan: 

  • Dokumentazio ataria (Interneten). Legebiltzarraren webguneko azalean du sarbidea, eta kanpoko erabiltzaileei ere zabaldutako arloa da.Liburutegian, artxiboan eta dokumentazio-arloan eskaintzen ditugun baliabideak biltzen ditugu atarian: datu baseak, baliabide bibliografikoak, dosierrak eta buletinak, argitalpenak eta esteka hautatuak.
  • Dokumentazio-arloa (Barnegunean). Sarbide mugatuko informaziorako gunea da. Barneko erabiltzaileei baliabide eta zerbitzuei buruzko informazioa ematen diegu: zerbitzuak zein diren eta nola eskuratu, artikuluen liburutegira nola sartu, eta nobedadeen atala (azken dokumentazio edukien berri begirada batez izateko).

Horrez gain, Azterlanak.dok bloga ere argitaratzen dugu informazioa modu errazago eta erakargarriago eskaintzeko asmoz, besteak beste  nobedadeak, albisteak, dokumentuak eta errekurtso digitalak, eta informazioa eskuratzeko tresnak erabiltzeko aholkuak. Bloga bereziki zuzentzen zaie Legebiltzarreko erabiltzaileei, baina publiko zabalak ere badu erabiltzea.

La Dirección de Estudios del Parlamento Vasco es el departamento encargado de prestar asistencia informativa y documental a los parlamentarios y parlamentarias, órganos de la Cámara, y personal de los servicios administrativos para el desarrollo de su labor. Con este fin, ofrecemos acceso a nuestros recursos documentales  y servicios de información especializados, en dos secciones de la web parlamentaria: 

  • Portal de Documentación (Internet). Agrupa todos los recursos y productos documentales de libre acceso elaborados por el departamento. Bases de datos, recursos bibliográficos gestionados por la biblioteca,  dosieres, boletines, publicaciones y enlaces  a instituciones y recursos jurídicos.
  • Área de Documentación (Barnegune). En la Intranet parlamentaria. Recoge los servicios y recursos de acceso restringido dirigidos  a los usuarios internos de la Cámara:  que servicios prestan la biblioteca, el archivo y  el área de documentación,  consulta de la biblioteca de artículos y una sección de novedades en la que se recogen los contenidos recientes incluidos en el portal y área de documentación.

Además contamos con el blog Azterlanak.dok  con el que  pretendemos difundir novedades, documentos y productos documentales de un modo más ágil e informal,  así como ofrecer información práctica para conocer y utilizar las herramientas y recursos digitales. El blog está dirigido especialmente a los usuarios de los servicios de documentación del Parlamento Vasco,  pero también puede ser consultado por un público más amplio, pues se puede acceder libremente a través de Internet.


[...]

2016/10/13

Creación de la Guardia Europea de Fronteras y Costas

Errefuxiatuen krisiari aurre egiteko izan dituzten zailtasunek eraginda, pasa den urriarien 6an Europako Kontseiluak indarrean jarri du Kosta eta Mugen Europako Guardia.  Izan ere, 2016ko irailaren 14an Konseiluak mugazainaren araudia onartzearekin batera, behin betiko onartu du Kosta eta Mugen Europako Guardia sortzea .  
Horrela  Kontseiluak
Europako kanpo mugaren ziurtasuna bermatu nahi du. Araudia onartuta, posible izango da, herrialde bateko agintarien nahiaren kontra ere, Europako mugazainek herrialde horretan bertan esku hartzea.

Irudia: Europarl

El Consejo de la Unión Europa, para hacer frente a la crisis de los refugiados, dio su aprobación final a la Guardia Europea de Fronteras y Costas el pasado 14 de septiembre de 2016. La adopción del reglamento, que el Consejo aprobó por procedimiento escrito, ha preparado el camino para que la Guardia de Fronteras y Costas iniciara sus actividades el día 6 de octubre.
[...]

2016/10/06

Glosario comparado sobre la reforma del régimen jurídico del sector público y del procedimiento administrativo común


SANTAMARÍA ARINAS, René Javier


Vitoria-Gasteiz: IVAP. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, 2016
ISBN:978-84-7777-495-2

Aurkibidea ikusi / Ver índice




Berrikitan onartu dira prozedura administratiboaren eta herri-administrazioen araubide juridikoaren legedi orokorra aldatzen duten legeak. Aldaketak jaso dituen lege-testua zein den, 2016an bertan edo 2018an eraman beharko dugu gure praktikara aldaketa horien edukia.
 

Kontuan hartuta aldaketa horiek administrazio publikoetan lan egiten dugun guztioi eragiten digutela, enplegatu publikoontzat  guztiz beharrezkoa da tresna bat izatea, erabilerraza, eta modu laburrean azalduta, baina, aldi berean, edukietan zorrotz-zorrotza.
 

Helburu horiekin osatu da IVAPek argitaratu duen lan hau. Edukia tauletan antolatuta dago, eta taulen barruan honako hauek aurkituko ditugu: aldaketaren kokapena, bere eduki esanguratsuena eta aipatzen diren artikuluak aplikatzeko guztiz garrantzitsuak diren oharrak, indarrean noiz sartuko den nabarmenduta. Egitura horrek, bada, izandako aldaketa guztien zerrenda azkar eta ordenan ikusten uzten digu; eta, horrekin batera, dagokion unean eta jardueran eragina duten aldaketak sakonago aztertzeko aukera ematen digu.
 

Bestalde, glosarioaren edukiak, azalpen laburrez, baina zorrotzez eta sakonez eraikiak, glosarioaren erabiltzaileoi segurtasun juridiko handia ematen digu.

Acabamos de asistir a la modificación de la legislación general de procedimiento administrativo y régimen jurídico de la administración pública, modificación cuyos contenidos habremos de poner en práctica, según el texto legal en que se han insertado, en próximas fechas de este mismo año 2016 o en 2018.

Habida cuenta de que se trata de ámbitos que han de aplicarse por toda la amplitud de personas que trabajan en la administración, se hacía necesario dotar a los empleados públicos de una herramienta de fácil manejo y concisa exposición, pero absolutamente rigurosa en su contenido, y que diera cuenta de las modificaciones producidas de una forma ágil, accesible y sistematizada.

A estos objetivos sirve este trabajo publicado por el IVAP. Por un lado, la forma en que se ha estructurado —mediante tablas que sitúan la modificación producida, exponen su contenido esencial, destacan la entrada en vigor de cada modificación y apuntan notas muy significativas para tener en cuenta en la aplicación de los artículos referidos— permite una visión rápida y ordenada de todos los cambios habidos y posibilita detenerse, en mayor medida, en aquellas modificaciones que tengan incidencia en las cuestiones que cada usuario precise, en cada momento o actividad.

Por otro lado, el contenido del glosario, con exposiciones concisas, pero de un gran rigor y profundidad, aporta una alta seguridad jurídica a los usuarios.

[...]

2016/09/30

El derecho de acceso a la información de los diputados en el marco de la transparencia



GONZÁLEZ FERNÁNDEZ, Santiago
El derecho de acceso a la información de los diputados en el marco de la transparencia

Comunicación para el VII Congreso Internacional en Gobierno, Administración y Politicas Públicas.
GIGAPP 03-05 octubre 201.

Resumen
El derecho de acceso a la información pública ha experimentado una evolución sustancial en los
últimos años con la entrada en vigor de la Ley 19/2013 de 9 de diciembre de transparencia, acceso a la información pública y buen gobierno y la paralela legislación autonómica en sus propios ámbitos territoriales. Esta nueva legislación ha otorgado al ciudadano un conjunto de derechos superiores a los hasta ahora existentes. La nueva normativa concede a los ciudadanos los mismos o superiores derechos que a los diputados a la hora de acceder a la información pública. En efecto, el ejercicio de estos derechos por parte de los diputados resulta más restrictivo, gravoso y desprotegido que el previsto en la normativa ordinaria para el conjunto de la ciudadanía. La comunicación resume el estado de la regulación de este derecho en los distintos reglamentos parlamentarios españoles a través de sus elementos más característicos (legitimación, objeto, límites, procedimiento y garantías) propone algunas modificaciones en los reglamentos parlamentarios que permitan adaptar el ejercicio de ese derecho a las nuevas exigencias de la transparencia.

Laburpena
Informazio publikoa eskuratzeko eskubideak garapen nabamena izan du azken urteotan, behin 19/2013 Legea, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa indarrean jarrita, eta autonomia-erkidego baikoitzak gai horri buruzko bere legeak onartuta. Arau berriek, ordea, egoera bitxia eragiten dute. Izan ere, nahiz eta gizabanakoei lehen baino eskubide zabalagoak eman gai publikoen gainean informazioa eskuratzeko orduan, diputatuen eskubide-maila ez da herritarrenaren parekoa . Jauzi kualitatibo horren ondorioz, esan dezakegu diputatuek arlo horretan izaten dituzten eskubideak murriztaileagoak, nekezagoak eta babesgabeagoak direla. Lanak, eskubidearen ezaugarri bereizgarrienak aztertuta (legitimazioa, objektua, mugak, prozedura eta bermea), laburtzen du hura nola dagoen araututa Espainiako erregelamendu parlamentarioetan. Horrez gain, hainbat aldaketa proposatzen du erregelamenduetan, eskubide hau gardentasunaren eskakizunetara egokitzeko.

[...]

2016/09/21

Erabakitzeko Eskubidearen eraikitze juridikoa Espainiako marko konstituzionalaren baitan [artikulua]

http://www.ivap.euskadi.eus/r61-vedrvap/es/contenidos/informacion/rev_vasca_adm_pub/es_def/index.shtml

Erabakitzeko Eskubidearen eraikitze juridikoa Espainiako marko konstituzionalaren baitan. Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren 103/2008, 42/2014, 31/2015 eta 138/2015 Epaien azterketa

Egilea: Amalur ALVAREZ ORTIZ
Urtea: 2016
Aldizkaria: Revista Vasca de Administración Pública. Herri-Ardularitzako Euskal Aldizkaria




Laburpena.
Lan honen helburu nagusia Erabakitzeko Eskubidearen inguruko diskurtsibo juridikoak aztertzea da, 2008 eta 2015 urte bitartean Euskal eta Catalunyako Autonomia Erkidegoek haien autogobernuaren sakontzean aurrera eramandako prozesuen ildotik. Beste batera esanda, lan honek Erabakitzeko Eskubidearen inguruan Espainian eraiki diren diskurtso juridikoak aztertzen ditu. Honela, Espainian, prozesu desberdinen testuinguruan eraiki diren praktika juridikoek Erabakitzeko Eskubidearen inguruan sortzen dituzten diskurtsoak eta haien edukiaren esanahiak, aztertu eta alderatzen dira. Horretarako, Erabakitzeko Eskubidearen ulerkera desberdinak agerian uzten dituzten dokumentu jurisprudentzialak baliatu dira, zehazki, Auzitegi Konstituzionalaren 103/2008, 42/2014, 31/2015 eta 138/2015 Epaiak, izan ere, ikerketa objektuaren esanahiaren inguruko joan etorriak eta tira- birak argi adierazten duten dokumentu juridikoak kontsideratu ditugu.

Resumen.
El objetivo de este trabajo es analizar los discursivos jurídicos en torno al derecho a decidir, tomando como punto de partida los procesos para profundizar en el autogobierno llevados a cabo en las comunidades autónomas de Euskadi y Catalunya entre los años 2008 y 2015. Dicho de otra manera, este trabajo analiza los discursos jurídicos construidos en España en torno al derecho a decidir. Por lo tanto, se estudian y se comparan los discursos y significados sobre el derecho a decidir que han surgido de las prácticas jurídicas construidas en el contexto de diferentes procesos en España. Para ello se han utilizado documentos jurisprudenciales que ponen de manifiesto las diferentes maneras de entender el derecho a decidir. En concreto se han consultado las sentencias 103/2008, 42/2014, 31/2015 y 138/2015 del Tribunal Constitucional, puesto que se ha considerado que se trata de documentos jurídicos que evidencian de manera clara la variabilidad y el desacuerdo existente sobre el significado del objeto de la investigación.

Artikulua / Artículo
ALVAREZ ORTIZ, Amalur. Erabakitzeko Eskubidearen eraikitze juridikoa Espainiako marko konstituzionalaren baitan. Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren 103/2008, 42/2014, 31/2015 eta 138/2015 Epaien azterketa. Revista Vasca de Administración Pública. Herri-Arduralaritzako Euskal Aldizkaria, 105 zk. (maiatza- abuztua 2016), 317-354. orr.

Ikusi artikulu osoa ivap.euskadi.eus webgunean
Ver artículo completo en ivap.euskadi.eus
[...]

2016/09/07

Open Data en Privacy. Informe del Portal Europeo de Datos

Europako Datu Atariak Open Data and Privacy txostena argitaratu du. Txostena egiteko orduan, elkarrizketak egin zaizkie zenbait adituri eta Datuak Babesteari buruzko Europako Legearen aldaketa aztertu da. Dokumentu horrek zehaztasunez adierazten ditu datuei buruzko kontzeptu hauek: pribatutasuna, datu pertsonalak, babesa, disoziazioa eta berridentifikazioa. Halaber, aztertzen da eta gobernuei aholkatzen zaie nola argitaratu informazioa, aipatzen duten pertsona fisikoaren datuak bereizi bitartean eta, gainera, datu-irekien bizitza-zikloaren faseak erakusten ditu, biltzen direnetik argitaratzearen amaierako jarraipena egin arte.

A pesar de que los beneficios de los datos abiertos ya son ampliamente conocidos crece la preocupación cuando su publicación en abierto puede dañar la privacidad del individuo y violar, así, la legislación actual que prohíbe la divulgación de información de carácter personal.
Por este motivo, es imprescindible garantizar un programa de datos abiertos sostenible y responsable que se base en tres pilares: moral, legal, y pragmático.

En este marco, el Portal Europeo de Datos ha publicado el informe Open Data and Privacy, un nuevo material de la iniciativa paneuropea para promover la reutilización de los datos al mismo tiempo que se respeta la protección de datos.

Elaborado a partir de entrevistas con expertos en la materia y el análisis de la reforma de la Ley Europea  de Protección de Datos, este documento explica en detalle los conceptos de privacidad, datos personales, protección, disociación y reidentificación de los datos, al mismo tiempo que explora y aconseja a los gobiernos cómo publicar la información mientras se desvinculan los datos de la persona física a los que se refieren.

Además, se muestran las diferentes fases en el ciclo de vida de los datos abiertos, desde la recopilación hasta el seguimiento final de la publicación, explicando en qué consiste cada una de las etapas y cómo es posible mantener el anonimato del open data y no violar la privacidad durante el proceso de apertura y reutilización.

Informazio gehiago / Más información en datos.gob.es




[...]

2016/09/02

Citas bibliográficas para torpes [infografía]

Ez dakizu noiz eta nola aipatu? Aipatu ala ez aipatu, hor dago koska...


Infografía de: Pedro Margolles García

https://compartirintereses.wordpress.com/2015/03/05/citas-bibliograficas/

[...]

2016/08/02

Osakidetzako aplikazio berria / Nueva aplicación móvil de Osakidetza

Gero eta pertsona gehiago badakigu bihotz-biriketako geldialdi baten aurrean aurkituz gero nola jardun.  Izan ere, 2015ean, Euskadin, ospitaletik kanpo 907 bihotz-geldialdi erregistratu ziren. Kasu horietako % 75ean lekuko bat zegoen eta kasu hauetako % 24,8an lekukoak masajea eman zuen.

Ehunekoa igotzeko  Osakidetzak ospitaletik kanpo bihotz-geldialdi baten aurrean laguntzeko gailu mugikorretarako aplikazio berria prestatu du.

APP berriaren bitartez prestakuntza, bihotz-geldialdi bat igartzeko eta antzemateko informazioa, hurbilen dauden desfibriladoreei buruzko informazioa, eta desfibriladore hauek erabiltzeko moduari eta bihotz-biriketako bizkortzea egiteko moduari buruzko informazioa eskuratu ahal izango da.

Aplikazioa jada erabilgarri dago euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, eta doan deskarga daiteke:


Cada vez hay más gente capaz de realizar una reanimación cardiorrespiratoria de urgencia. En efecto, el año pasado 907 vascos sufrieron una parada cardíaca en su casa, en la calle o en un recinto público. En el 75% de los casos había un testigo y el 25% de ellos, hubo alguien capaz de realizar una reanimación cardiorrespiratoria en tanto llegaban los equipos de emergencia. 

Con el fin de su aumentar este porcentaje, Osakidetza ha creado una aplicación para el teléfono móvil que ayuda a actuar en caso de presenciar una parada.
 

La aplicación consta de cuatro apartados. La primera y segunda casillas ofrecen información sobre lo que es una parada cardiorrespiratoria y aprender a identificar sus síntomas. En tercer lugar, permite localizar la ubicación del desfibrilador más próximo y, por último, da instrucciones de cómo realizar la reanimación para mantener las constantes vitales hasta la llegada de una ambulancia.

La aplicación puede descargarse en:

[...]