2019/03/14

Zirkulo polarraren koadratura [Liburutegikoak | Libros en la Biblioteca]





Zirkulu polarraren koadratura : Finlandia-Euskal Herria hezkuntza-sistemen noosfera eta elkar-neurgarritasuna


Egilea: LASA, Aitzol
Publicación: Arre, Nafarroa : Pamiela, imp. 2018
ISBN: 978-84-9172-076-8



Ikusi liburutegiaren katalogoan
Ver en el catálogo de la biblioteca



Laburpena
 
Matematikan, zientzietan eta hizkuntzan, gure ikasleek PISA froga egiten dute hiru urtez behin. Finlandiarrak goreneko postuetan egon ohi dira kanpo froga horietan, eta gurean, batek baino gehiagok galdetzen du zer egin ote dezakegun, gure ikasleek ere kalifikazio goren horiek lor ditzaten ebaluazio diagnostiko horretan: konparatu egin nahi dituzte Euskal Herria eta Finlandia, baina ez dakite nola, ezinezko problema bat dirudi.

Matematiketan, problema klasiko bat da zirkuluaren koadratura. Greziarrak ohartu ziren, lehenengoz, ezinezkoa dela zirkulu baten azalera bera izango duen karratu bat lortzea, erregela eta konpasa soilik erabiliz. Finlandia Baltikotik Zirkulu Polarrera hedatzen den lurraldea da, eta, akaso, ez du ikusteko handirik izango hegoaldeko latitudeetan eta Atlantikoaren itsasertzean dagoen Euskal Herri karratuarekin.



Resumen

Análisis sobre diferencias y similitudes entre nuestro sistema educativo y el finlandés, ¿cómo comparar dos sistemas educativos? ¿Cómo influyen los factores sociales, económicos, lingüísticos...? ¿Por qué el sistema educativo finlandés se considera un éxito?

El lector encontrará en este libro claves y ejemplos, para conocer lo que se esconde detrás de los titulares sensacionalistas que la prensa utiliza en el tema educativo, al comparar la realidad y la historia de la educación vasca con la finlandesa.






No hay comentarios:

Publicar un comentario