2019/12/13

Liburutegiko katalogoaren aurkezpena / Presentación del catalogo de la biblioteca

Duela aste batzuetatik eskuragarri dago liburutegiaren katalogo berria Eusko Legebiltzarraren  webgunean.

Katalogo berri honek interfaze erakargarriagoa eta intuitiboagoa aurkezten du, multimedia elementuak eta funtzionalitate berriak eskainiz. Orain erraz izango dituzue eskura liburutegiko liburu berriak eta bibliografia tematikoak, baita maileguak kontsultatzea ere, Nire biblioteka gunearen  bitartez.

Datorren astean, katalogoaren aurkezpen bat antolatu dugu, erakundeko erabiltzaileek tresna ezagutu eta ahalik eta etekin handiena ateratzeko, funtzionaltasun guztiak erakusteko eta zuen zalantza guztiak argitzeko.
  • Eguna: Abenduaren 16a
  • Lekua: 3. Batzorde Aretoa
  • Ordua:12,30etan (nolanahi ere, osoko bilkura amaitzean) 
Zuen zain egongo gara!
Desde hace unas semanas está disponible, en la web del Parlamento Vasco, el nuevo catálogo de la biblioteca. Presenta una interfaz más atractiva e intuitiva, incorporando elementos multimedia y nuevas funcionalidades

Ofrece información sobre las últimas incorporaciones, bibliografías temáticas y un espacio personal, Mi biblioteca,  donde el usuario puede acceder al préstamo y a otras opciones personalizadas.

Para que los usuarios de la institución podáis conocer la herramienta y sacar el máximo partido a la misma hemos organizado una presentación para mostrar todas las funcionalidades y resolver todas vuestras dudas.

  • Día: 16 de diciembre
  • Lugar: Sala de Comisiones 3.
  • Hora: 12,30 horas (en todo caso, al término de la sesión plenaria)
 ¡ Os esperamos!

No hay comentarios:

Publicar un comentario