2018/02/08

Nerabeek ez dute publizitateko sexismoa hautematen / Los adolescentes no perciben el sexismo en la publicidad

La adolescencia está insensibilizada ante el sexismo y el trato degradante de las mujeres en publicidad y que el sexismo de hace 40 años vuelve a resurgir, según la investigación del doctor de la UPV/EHU Pablo Vidal. 




Nerabeak ez dira gai publizitatean sexismoa eta emakumeei ematen zaien tratu apalgarria hautemateko,  Pablo Vidalen ikerlanaren arabera. Ez hori bakarrik, duela 40 urteko sexismoa indar hartuta ageri da berriro.

Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako zortzi ikastetxetako 528 ikasleri (15 eta 16 urte bitarteko 266 mutili eta 261 neskari) eduki sexista nabarmena zuten zazpi iragarki erakutsi zitzaizkienean emandako erantzuna da ikerlanean aztertutakoa.

Ikerketan parte hartu duten nerabeen %34k erakutsi dute publizitatean sexismoa zer den hautemateko gaitasuna; horietatik %65 neskak dira eta %35 mutilak. Gainerako %66ak, ordea, nahasten du sexismoaren kontzeptua edo ez dauka argi.

Lynx, Natan, Calvin Klein, Gucci, Axe, Cesare Paciotti eta Ché Magazine marketako iragarkiak izan dira erabilitakoak. Bi galdera sorta diseinatu dira (bata galdera irekiekin eta bestea galdera itxiekin), eta eztabaida taldeak bildu dira lau saiotan ikerlana egiteko. Emaitzen analisiari dagokionez, sexua, bizilekuaren ingurunea eta sorterria hartu dira kontuan.




Consultar esta tesis doctoral en addi.ehu.es 

Leer resumen  www.ehu.eus















No hay comentarios:

Publicar un comentario