2018/01/30

Zergatik da hobea lau eguneko lan-astea? / ¿Porqué es mejor trabajar cuatro días a la semana?


Imagina que una sola medida consiguiera reducir el paro y la precariedad laboral, mejorar la salud de la ciudadanía, aumentar la productividad, ayudar  al medio ambiente, facilitar la conciliación, potenciar la implicación de los hombres en las labores domésticas, y, además, hacer más feliz a la gente. Parece una fantasía pero es una realidad, esa medida existe: es la semana de cuatro días laborables.

Así lo dice el columnista Owen Jones, que argumenta esta propuesta punto a punto.  Y como ejemplo puede citarse la isla de Niue, en el océano pacífico, uno de los países más pequeños del mundo que se ha declarado libre de deudas, y ha conseguido tener  superávit.  Cada vez recibe llegan a la isla mayor número de personas en busca de mejores condiciones de vida.


Irudikatu erabaki bat, lortuko lukeena langabezia eta prekarietatea drastikoki jaistea, herritarron osasuna hobetzea, laneko produktibitatea handitzea, ingurumenari laguntzea, kontziliazioa erraztea, gizonak etxeko-lanetan gehiago inplikatzea, eta gainera jendea zoriontsuagoa izatea. Fantasia dirudi, baina neurri hori existitzen da: lau eguneko lan-astea du izena.

Owen Jones zutabegilea da hala mintzo dena. Eta puntuz puntu argudiatu du proposamena. Hona laburtuta:
  1. Jende askok lan gehiegi egiten du, ordu estrak tarteko, eta horrek estresa, depresioa, antsietatea… sortzen du, baita hipertentsioa edo beste hainbat gaitz ere. Ordu gutxiagoz lan egiteak on egingo lioke gure osasunari.
  2. Hainbatek, esan bezala, lan gehiegi egiten du, eta beste batzuek, aldiz, lanordu gutxi dituzte eta ordu gehiago nahi eta behar dituzte, prekarietatea gainditzeko. Batzuei ordutegia txikitu eta besteei handitzeko, egungo lan-eredua orekatzeko balio du lau eguneko lan-asteak.
  3. Neurriak lagunduko luke aldaketa klimatikoari aurre egiten, lan-aste laburragoak dituzten herrialdeetan karbono dioxido gutxiago isurtzen dutelako airera, ikerketen arabera.
  4. Ez da egia lanordu gutxiago sartuz produktibitatea txikitzen denik. Alderantziz, Alemanian edo Holandan gutxiago lan egiten dute eta ekonomia indartsuagoak dituzte. Lanordu gutxiagorekin, laneko baja gutxiago hartzen ditugu eta produktiboagoak omen gara.
  5. Genero berdintasunerako ere mesedegarria izan daiteke, bultzatzen bada gizonek etxeko-lanetan ordu gehiago inbertitzea, lanari ordu gutxiago eskainita.
  6. Aisialdiari, familiari… Bizitzako beste arloei ordu gehiago eskaini ahalko genieke.
Ekonomialari gero eta gehiago dira esaten dutenak aukera bat ez, behar bat izango dela ordu gutxiago sartzea (izan lan-astea murriztuz, izan egun bakoitzean sartzen dugun lanordu kopurua murriztuz), gero eta lan mundu robotizatuagoa eta teknologizatuagoa daukagulako.

Adibiderako, Niue irla, Ozeano Barean: lau eguneko lan-astea dute eta lortu dute zor guztiak kitatzea eta superabita izatea. Gero eta jende gehiago doa Zeelanda Berritik Niue irlara, bizi-baldintza hobeen bila.

Iturria / Fuente:  http://www.argia.eus


No hay comentarios:

Publicar un comentario