Izan ere, Creative Commons lizentzien bitartez sortzaileak bere lana berrerabiltzeko baimena onartzen du, baina berak erabakitzen du lan hori jaso edo berrerabili nahi dituenak zein erabilpen baldintza errespetatu beharko dituen.
Zein Creative Commons lizentzia mota daude?
Egile-eskubideen ikuspuntutik, hiru lizentzia mota ditugu. Oso lagungarria izango litzateke eduki digitalak zein litzenziapetan eskaintzen diren agertzea, egile-eskubideak hobeto babesteko eta edukiak zuzen berrerabiltzeko. Baina sarritan ez da horrela. Hala ere, lizentzia agertzen ez den arren, ezin da ahaztu ezen sarean aurkitzen diren edukiak, ordaindu ezean edo egilearen baimenik eduki ezean, ezin direla ez osorik, ez zatika, erabili, jaitsi edo aldatu.
Lizentzien kontua zehazte aldera, Creativecommons.org ekimenak web aplikazio bat sortu du zeinak jendeari laguntzen baitio bere sorkuntzak jabari publikoari ematen edo egile eskubideak erreserbatzen. Lizentzia zehatz bateko edukiak topatzeko bilatzaileak ere garatu dituzte.
Gaur egun, Creative Commonsen lizentziak 28 hizkuntzatara itzultzen ari dira eta 70 herrialdek baino gehiagok lizentzia hauekin kolaboratu nahi dute beraien bertsioa egiteko asmoz. 2005az geroztik, euskarazko bertsioa dute.
Lizentzia ugari daude, eta bakoitzak egitura eta oinarri desberdinak ditu. Creative Commonsen lizentziak propietateen konbinazioan oinarritzen dira. Propietateak ondorengo hauek dira:
CC by enredate.org |
Lau propietate hauek konbinaturik, aukeran ditugun sei lizentzia sortzen dituzte:
eu.wikipedia.org |
Nola aukeratu lizentzia eta zure lanetan ezarri
Lizentzia bat aukeratzeko, nabigatzailearen konfigurazioaren arabera: licence chooser edo selector de licencias jo
Orrian gomendatzen da azken bertsioa erabiltzea, eguneratuagoa baita. Kontuan hartu bertsio hori nazioarteko lizentzia dela; baina, jurisdikzio zehatza nahi izanez gero, aurreko bertsioetara jo behar da, eta han posible da hezkuntza hautatzea (3.0, adibidez, euskaraz dago).
creativecommons.org |
Jarri lizentziari buruzko informazioa zure lanetan: Kontuan hartu behar da CC lizentziak hiru geruza dauzkatela:
- Lege-kodea: ohiko tresna legala.
- Commons Deed edo gizakiek irakurtzeko moduko kodea: lizentziaren laburpena, non agertzen baitira zehaztapen eta baldintza garrantzitsuenak.
- Makinek irakurtzeko moduko kodea: sistema informatikoek, bilatzaileek eta beste tresna teknologiko batzuek irakurtzeko formatua. Horrela, Sareak errazago jakingo du non topatu Creative Commons lizentziapeko lanak.
Lizentzia-motei buruz gehiago jakiteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario