Juan Hernández Zubizarreta. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra eta Zuzenbidean doktorea da, eta Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiko ikertzailea. Herrien Epaitegi Iraunkorraren kolaboratzailea eta nazioarteko begiralea Iraken, Chiapasen (Mexiko), Kolonbian, Guatemalan… eta abarretan.
- Azken argitalpenak: Contra la Lex Mercatoria. (2015)
- Beste argitalpen batzuk
Uztailaren 4an, 10:00
Giza eskubideak kapitalaren logikaren mende.
________________________________________
Susana Borrás Pentinat. Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Harremanetako irakaslea eta Ingurumen Zuzenbideko Masterraren koordinatzailea da Facultat de Ciències Jurídiques eta de la Universitat Rovira i Virgili-n (Tarragona, Espainia).
- Azken argitalpenak: La migración ambiental: entre el abandono, el refugio y la protección internacional. (2015-2016)
- Beste argitalpen batzuk
Uztailaren 4an, 10:45
Ingurumen migrazioa: espoliazioaren, gabetzearen eta abandonuaren artean.
________________________________________
Elena Arce Jiménez. Zuzenbidean doktorea, Malagako Unibertsitatean. Herri Defendatzailearen Migrazioen eta Tratu Berdintasunaren Alorreko Teknikari Burua eta Tortura Prebenitzeko Mekanismo Nazionalaren koordinatzailekidea 2010etik gaur egun arte.
- Azken argitalpenak: Coord. del estudio Presos españoles en el extranjero (2015)
- Beste argitalpen batzuk
Uztailaren 4an, 11:45
Kolektibo ahulenen beharrizan bereziak nazioarteko babes prozeduran.
________________________________________
Javier de Lucas Martín. Zuzenbidearen Filosofia eta Filosofia Politikoko Katedratikoa Universitat de Valènciako Giza Eskubideen Institutuan (IDHUV).
CEAR Comisión Española de Ayuda al Refugiadoko presidentea izan zen 2008tik 2009ra eta giza eskubideen Plan Nazionalaren jarraipenerako Batzordeko kide 2010etik 2012ra. Torturaren prebentziorako Mekanismo nacional espainiarreko Aholku Batzordeko kide ere izan zen 2013tik 2015era.
CEAR Comisión Española de Ayuda al Refugiadoko presidentea izan zen 2008tik 2009ra eta giza eskubideen Plan Nazionalaren jarraipenerako Batzordeko kide 2010etik 2012ra. Torturaren prebentziorako Mekanismo nacional espainiarreko Aholku Batzordeko kide ere izan zen 2013tik 2015era.
Uztailaren 5ean, 10:00
- Azken argitalpenak: Mediterráneo, el naufragio de Europa (2015; 2ª edic, 2016)
- Beste argitalpen batzuk
Errefuxiatuek behar dutena eta Europak eskaintzen diena: Lerro paraleloak ala alferreko hizketa?
________________________________________
Inmaculada Arnáez Fernández. Zuzenbidean lizentziatua da eta Kriminologiako graduondokoa du Euskal herriko Unibertsitatetik. Frontex Europako Muga Agentziako Oinarrizko Eskubideen lehen ofizial izendatu zuten 2012ko abenduan.
Uztailaren 5ean, 10:45
Oinarrizko eskubideak mugen eta migrazio-fluxuen kudeaketan ikuspegi europar batetik.
________________________________________
Patricia Bárcena García. Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, kriminologian diplomatua EHUn eta unibertsitate-espezialista irabazi asmorik gabeko erakundeen kudeaketan. Gaur egun zuzendaria da CEAR-Euskadi elkartean, hau da, Errefuxiatuen Laguntzarako Euskadiko Batzordean.
Uztailaren 5ean, 11:45
- Azken argitalpenak: De la playa del Tarajal a la Isla de Kos. (2015)
Babes eta harrera mekanismoak Espainian: zentzuzko asilo-politika baten urgentzia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario