2016/01/24

Liburu berria: Kontzertu Ekonomikoa, gaur egungo erronkak / Nuevo libro: El Concierto Económico, los retos actuales.

Eusko Legebiltzarrak argitaratu berri duen liburu honetan, Kontzertu Ekonomikoari buruz 2015eko urtarrilean egin zen II. mintegian aurkeztutako txostenak jaso dira.

2014an (1878an lehenengo Kontzertu Ekonomikoa onetsi zela 135. urte bete zirenean), Eusko Legebiltzarrari iruditu zitzaion beharrezkoa zela irekitzea Kontzertu Ekonomikoari buruzko diziplina anitzeko azterketa, gogoeta eta zabalkunderako ildo bat. Aurreneko mintegi hartan, Kontzertu Ekonomikoaren oinarriak aurkeztu ziren, haren jatorria eta garrantzia azaltzeko.

Bigarren honetan (2015ekoan), gogoeta horrekin jarraitu zen. Haren hitzaldietan zenbait gai landu ziren, hala nola Euskadiko zerga-harmonizazioaren prozesua, tributuei buruzko foru-arauak blindatzea delakoaren garrantzia, gure araugintza-ahalmenari buruzko Konstituzio Auzitegiaren doktrina, Euskadiren eta Estatuaren arteko finantza-harremanak edo Kontzertuaren erronkak nazioarteko ordena fiskal berrian. Ikusi liburuaren aurkibidea

2016ko urtarrilaren 21ean eta 22an, Legebiltzarrak hirugarren jardunaldiak antolatu zituen, izenburu honen pean: Federalismo fiskala eta Kontzertu Ekonomikoa. Zuzenbide konparatutik egindako hurbilketa.
  



Kontzertu Ekonomikoa : gaur egungo erronkak :  [Vitoria-Gasteizen 2015eko urtarrilaren 22an eta 23an egindako II. mintegia ] =  El Concierto Económico : los retos actuales : [ II Seminario celebrado en Vitoria-Gasteiz los días 22 y 23 de enero de 2015].
Vitoria-Gasteiz : Eusko Legebiltzarra = Parlamento Vasco, 2015
(Txosten eta agiriak bilduma. Maior saila = Colección Informes y documentos. Serie maior ; 19)
ISBN 978-84-939774-3-6


Este  libro que acaba de publicar el Parlamento Vasco recoge las ponencias presentadas en el II Seminario sobre el Concierto Económico celebrado en enero de 2015. 

En el año 2014 -coincidiendo con el 135 aniversario de la aprobación del primer Concierto Económico, en 1878- el Parlamento Vasco observa la necesidad de abrir una línea de estudio, reflexión y difusión multidisciplinar sobre el Concierto Económico. De este modo, el primer seminario presenta las bases del Concierto Económico, para explicar su origen y su trascendencia.
 

En este segundo seminario que nos ocupa (2015) se da continuidad a la reflexión iniciada en 2014. En sus ponencias se  abordan cuestiones como el proceso de armonización fiscal en Euskadi, la importancia del denominado blindaje de las normas forales tributarias, la doctrina del Tribunal Constitucional sobre nuestra capacidad normativa, las relaciones financieras entre Euskadi y el Estado o los retos del Concierto en el nuevo orden fiscal internacionalVer Índice del libro

Durante los días 21 y 22 de enero de 2016, se han celebrado en el Parlamento las terceras jornadas bajo el título Federalismo fiscal y Concierto Económico. Una aproximación desde el derecho comparado.

No hay comentarios:

Publicar un comentario